ELKARTEA
EKINTZAK:
Ikastaroak (Ume/Heldu)
Auzoko jaiak
Ludoteka
Erretiratuen bazkaria
Egoitza alokatzea
Ekintza gehiago
ARGAZKI ALBUNA
IZAN BAZKIDE!
WEB GEHIAGO

EGOITZA ALOKATZEA

        Bazkideek elkarteko egoitza alokatu dezakete bere erabilera propiorako.

        Irailetik ekainera (gabonak izan ezik): Asteburuak eta jai egunak.

        Alokairuaren prezioa: 15 €  -  Fidantza: 20 € (Giltzak bueltatzean bueltatuko dena).

        Oraindik bazkide ez bazara, egin zaitez orain!. Informazio gehiago hemen.


 
ALOKATZEKO
 
HARTUTA
 URTARRILA 
L I
13 14
20 21
27 28
 OTSAILA 
L I
3 4
10 11
17 18
24 25

ERRESPETATU BEHARREKO ARAUAK:

        Erreserbatzeko ezinbestekoa da bazkideak gutxienez 6 hilabeteko aintzintasuna edukitzea eta kuota egunean edukitzea.

        Erreserbak gauden hilabetea eta hurrengorako egin daitezke bakarrik.

        Erreserba egiteko Elkarteko egoitzara bertaratzea ezinbestekoa da.

        Alkairua eta fidantzako diru kopurua erreserba egitean ordaindu behar da.

        Egoitzaren arduraduna erreserba egin duen bazkidea izango da. Hari utziko zaizkio giltzak eta hurrengo astean zehar bueltatu beharko ditu.

        Erabat debekaturik dago baloiarekin jolastea, erretzea, paretak margotzea edo egoitza deterioratu dezekeen beste edozein jokabide.

        Bazkideak elektrodomestikoak erabili ditzake (Telebista, DVD-a, musika aparailua, etab.).

        Mesedez, soinu haundirik ez atera (Musika, Telebista, etab.).

        GARBIKETA. Bukatzean ziurtatu behar da egoitza hartu den bezala uzten dela.

        Fidantzak ez du balio hautsi den ezer ordaintzeko.

        Araudia errespetatzen ez bada fidantza ez da bueltatuko eta bazkideak egoitza alokatzeko eskubidea galdu dezake.

        Egoitza jasota eta hutsik 21:30-tan utzi behar da.

        ZAINDU EGOITZA, MESEDEZ. DENONA ETA DENONTZAT DA. ESKERRIK ASKO.

Egilea: www.linuxirun.com