ELKARTEA
Azken albisteak
Zuzendari batzordea
Batzar orokorra
Anaka auzoa
EKINTZAK
ARGAZKI ALBUNA
IZAN BAZKIDE!
WEB GEHIAGO

ANAKA-PUIANAKO AUZO ELKARTEA


Egoitza: Munnogaina, 46. San Juan Bautista elizaren parean
HELBIDEA:
Munnogaina, 46, behea
TELEFONOA:
943 24 82 85
E-MAIL:
anakakoauzoelkartea@yahoo.es
BULEGOA:
Osteguna (19:00-20:00)

AZKEN ALBISTEAK:  2017-ko Ludoteka martxan dago. info+

ELKARTEKO HISTORIA


Anaka Kasinoa: Aintzinako egoitza

        Elkarte honen Historia gogora ekartzeko 1.968-aren bukaeran ekimen hau martxan jarri zuten auzokideak aipatu behar ditugu. Bere egitasmoa (Estatutoen 2. artikuluan jasotzen den bezala) Anaka auzoko interesak defendatu, arazoak konpontzen saiatu eta sortzen ziren egitasmo guztiak aztertu eta bultzatzea zen.

        Lehenengo Zuzendari Batzordean Carlos Fito, Santos Gato, Angel Mari Goñi, Lino Goñi, Jose Mª Elizalde, Julio Iglesias eta Luis Mercianos zeuden. Geroztik, auzo honen pertsona asko izan dira egitasmo haiek bultzatu eta mantentzen saiatu direnak.

        Hasiera batean egoitza Anakako Kasinoan zegoen. Gaur egun, Munnogaina, 46-n dago.

        Denbora guzti honetan asko izan dira auzoa hobetzeko aurkeztu eta bultzatu diren ekimenak.

        Garai berriei egokitu nahian, web orri hau martxan jarri dugu, non elkartearen ibilera ikusi daiteken eta auzokideen proposamenak agertu daitezken; denon lana da auzo hau ahalik eta erosoen egitea.

        Momentu honetan ekintza garrantzitsuenak urritik ekainera antolatzen diren ikastaroak dira (yoga, dantza, eskulanak, etab.). Aldi berean, bazkideek egoitzaren erabilera partikularra ere egin dezakete (bilerak, hitzaldiak, urtebetetzeak, etab.).

        Gaur egun 300-dik gora bazkide daude.

        Oraindik bazkide ez bazara, egin zaitez orain! Informazioa hemen.



Irungo udalak
lagundutako elkartea


© 2012-2016 ANAKA-PUIANA A.E. - Egilea: www.linuxirun.com