ELKARTEA
EKINTZAK:
Ikastaroak (Ume/Heldu)
Auzoko jaiak
Ludoteka
Erretiratuen bazkaria
Egoitza alokatzea
Ekintza gehiago
ARGAZKI ALBUNA
IZAN BAZKIDE!
WEB GEHIAGO

ANAKA-PUIANAKO JAIAK 2020

AGURRA        

BIZILAGUN AGURGARRIAK:

Aurreko urteetan bezala, Anakako Jai Batzordeko kideak jaiak antolatzen hasi ginen urte hasieran baina, gaur egun bizi dugun egoera dela eta, bertan behera utzi behar izan dugu egindako lana. Azkeneko ordura arte itxoiten egon gara, ez genekielako zer egin genezakeen, egoera astetik astera aldatzen joan baita.

Hemen aurkezten dizuegu 2020ko Anakako Jaietako egitaraua, berezia eta ezberdina, balkoietatik eta sare sozialetan izango da, ezin izango baitugu kalean elkarrekin jarduerarik egin.

Aurtengo formatua ezberdina da, bizi dugun egoerara moldatuta, baina aurreko urteetan ezagutu dugunaren antzekoa, guztiok parte hartu eta gozatzeko egina.

Guztiok animatu gaitezen eta aktiboki parte hartu dezagun, ohitura den bezala, nahiz eta era ezberdinean izan, antolatu ditugun ekitaldietan.

Jaietako Egitaraua

Agur bero bat.

Jai Batzordea.

    
Egilea: www.linuxirun.com